5 aholku praktiko dakarzkizuegu AGNH (ARRETA GABEZIAREN NAHASMENDUA ETA HIPERAKTIBITATEA) duten haurrei haien kontzentrazioa eta antolaketa hobetzen laguntzeko. Behar bakoitzera egokitutako teknikak erabiltzean datza gakoa. Pazientzia ezinbestekoa izanen da.
- Errutina argiak eta sendoak ezarri: Aurretik ordutegi bat izateak zer gertatuko den aurreratzen laguntzen die eta, aldi berean, segurtasuna ematen die. Ikusizko tresnak erabiltzea oso lagungarria izanen da.
- Zereginak urrats txikietan banatu: jarduerak zati errazagoetan edo txikiagoetan banatu, arreta fokalizatu eta, poliki-poliki, urrats bakoitza osatzen joan daitezen.
- Distrakziorik gabeko ingurune bat sortu: Espazio lasai eta ordenatu batek hobeto kontzentratzeko aukera emango die.
- Mugitzeko denbora eskaini: Mugimenduak energia askatzen eta kontzentrazioa hobetzen laguntzen die. Oso garrantzitsua da atseden aktiboak egitea. Hau da, kirola egitea oso komenigarria izanen da.
- Errefortzu positiboa erabili: Ahalegin zein lorpen txikiak ospatu. Hoiek saritzea lagungarria izan daiteke, horrek motibatzen lagunduko baitie!
Probatzera animatuko al zara? Kontaiguzu!